Ikasleak garraiatzeko asmoz, ikastetxeak eremu ezberdinak estaltzen dituzten autobusak alokatzen ditu. Autobus zerbitzuaren koordinatzailea Maria Jose Bilbao da (mariajose.bilbao@ayalde.com), eta edozein galdera izanez gero berarekin harremanetan jarri zaitezkete.

 

Zerbitzuaren funtzionamendua, astelehenetik ostiralera, hurrengo ordutegi orokorrera moldatzen da: autobusek Haur Hezkuntzako ikasleak dagozkien geltokietan jasotzen dituzte eta 9:30etan eskolak hasi ditzaten ikastetxean lagatzen dituzte. 17:00etan eskolak bukatzerakoan berriz jasotzen dituzte.

 

Autobus bakoitzean zerbitzuaren funtzionamendu egokiaz arduratzen den pertsona batek bidaiatzen du. Ikastetxeak izendatzen du, betiere zuzendaritzak agindutako arauak jarraituz, autobusaren barne doazen ikasleen ardura hartzeko eta zerbitzu honen araudia betetzen dela ziurtatzeko. Arduradunek ibilbidean zehar izandako gertakari guztiak jakinarazten dituzte (lanak, atzerapenak…).